GARAIALDI HISTORIKOA
Erroma Erromatarren aisia otium, helburutzat jotzen den lanerako bidea bihurtzen da (nec-otium). Cicerónek atsedenaldia bezala aipatzen du otium-a.
|
2007-12-07
Historian zehar aisia kontzeptuaren aldaketak
Aisia eta Kontsumoa
Aisia gure egunerokotasunaren zati da, eta aisiaren gizartean bizi garela esan dezakegu. Eskura ditugu uneoro gure denboraz aisialdiaren zati bezala gozatzeko aukerak ematen diguten tresnak. Ez da harritzekoa gazteak sakelako telefonoarekin esku artean jolasten ikustea, eta telebistak, konsolak eta interneterako sarrera ematen diguten ordenagailuak gure etxeetako kide berriak bihurtu dira, aisia gure muturren aurrean dugula eta kontsumitzeko dagoela gogorarazten digutenak.
Bakarkako denbora-pasa izan daitekeen horren aldamenean, azken urteetan taldeko aisialdirako baliabideak ere sortu
dira. Eskaintza pribatuaz gain, heziketarako aisian (hizkuntza eta informatika akademiak) eta gorputzaren zainketan (gimnasio eta edertasunerako zentroak) oinarritutakoa batez ere, erakundeen bidez aukera zabala eskaintzen zaigu ekipamendu, azpiegitura, zerbitzu eta egitarauei dagokienez.
Hala ere, ez da dena kantitatea. Gure denbora-tarte librean noiz, nola eta zer egin behar dugun aukeratzen jakin behar da halaber. Izan ere, bestela arituz gero, eta aisia, aisia pasiboa batez ere, denbora-tarte librearen kontzeptua kutsatu dezakeen menpekotasun berri bihurtu daiteke. Horrelakoetan, alferkeriari leku egingo lioketen balore guzti horiek galtzen badira, garapen pertsonala murriztuko duen denbora-tartea baino ez da geratuko, eta lana eta gainerako betebeharrak gizon eta emakumeen bizitzaren ardatz zireneko garaietaraino atzeranzko bidea egitea da.
Bakarkako denbora-pasa izan daitekeen horren aldamenean, azken urteetan taldeko aisialdirako baliabideak ere sortu
Hala ere, ez da dena kantitatea. Gure denbora-tarte librean noiz, nola eta zer egin behar dugun aukeratzen jakin behar da halaber. Izan ere, bestela arituz gero, eta aisia, aisia pasiboa batez ere, denbora-tarte librearen kontzeptua kutsatu dezakeen menpekotasun berri bihurtu daiteke. Horrelakoetan, alferkeriari leku egingo lioketen balore guzti horiek galtzen badira, garapen pertsonala murriztuko duen denbora-tartea baino ez da geratuko, eta lana eta gainerako betebeharrak gizon eta emakumeen bizitzaren ardatz zireneko garaietaraino atzeranzko bidea egitea da.
2007-12-03
Aisialdirako hezitzaileak

Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.
Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.
Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.

Etiketak:
aisialdia,
Esperientzia,
Hezkuntza,
Kalitatea,
Monitorea,
Zuzendaria
Ekintza berezia (Bideoa)
http://es.youtube.com/watch?v=zHBgcE0lf4A
Zarauzko Xisko Gazte Elkarteak otsailan antolatutako ekintza bereziaren irudiak, Zarauzko Telebistak editatu eta emititutakoak.
2007-12-02
2007-11-29
Datorrenaren irudikapena
Haur eta gaztetxoen aisia etengabeko garapenean eta hazkundean dagoen arloa da. Ikastetxeetatik, erakunde publikoetatik, gizarte ekimenetik eta enpresa mundutik abiatu da, dagoeneko, datozen urteetan ugarituko den aisialdirako eskaintza anitza eta profesionala. Izan ere, aisialdirako eskaintzaren dibertsifikatzea eta profesionalizazioa dira azkeneko urtetan nabarmendu diren joera nagusiak. Horrela, aisiaren jarduera, kontsumorako jarduera bezala diseinatzeko eta eskaintzeko joera berri bat sendotu da.
Eskaeraren aldetik, haur eta gaztetxoen denbora librea, gaur egun, kirolerako eta formazio akademikoa osatzeko aprobetxatzen den denbora antolatua eta egituratua bihurtu zaigu. Haurren denbora librea inoiz baino okupatuago eta lotuago dago, “ekintzen preso” dago denbora librea. Honek, neurri batean behintzat, ahuldu egin ditu aisiak dauzkan giza dimentsiorik berezkoenak, hots, gozamena eta subjektibitatearen adierazpen librea.
Hortaz, aisialdirako eskaintzaren aldetik zein eskaeraren aldetik indarrean dauden joera hauek arloaren irudikapen konplexuago bat irudikatzen dute. Aisialdi hezitzailearentzat, hau da, gozamena eta pertsonaren garapen librea modu esplizituan uztartzen dituen aisiarentzat, aisiaren eszenatoki berriak zenbait mehatxu edo erronka agertzen ditu, baita aukera berriak ere.
Etiketak:
aisia,
denbora librea,
garapen librea,
Hezitzailea,
jarduera,
profesionala
Jolas ohiturak
Gaur egun, umeek duten jolasteko ohitura lehengoarekin alderatuz asko aldatu da, hau da nahiko zaila da haur bat kalean ikustea lehen bezala jolasten.
Orain dela urte batzuk arte,” hau da ni txikia nintzela” herriko parke guztiak umez beterik zeunden.
Umeek lagun artean jokatzen zuten erizainetara, irakasle izatera, aita eta ametara... non beraien irudimena asko lantzen zuten.
Gaur egungo umeek aldiz,ordenagailu, bideojoko edota telebistarik gabe ez dakite jolasten; tristea irudi arren, beraien irudimena oso pobrea da.
Guzti honen ondorioz, nire garaiko umeek zituzten jolasteko ohiturak galtzen ari direla ikusirik, aisialdietako taldeetan hauxe landu eta gogortu behar dugu, gure etorkizunera begira
2007-11-27
Jolasak
| Askotan entzun dugu jolasa umeentzat oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela, baina zergatik jakitea ez da hain erraza. Hona emen lau teoria ezberdin: Energia gehiegi: Umeek, betebeharrak asetzen gastatu beharko lukeen energia hori, nolabait erre behar du eta beraz, soberan duen energia hori jolasen bidez gastatzen du. Nagusiek energia hau lanen bidez gastatzen dute. Erlaxatzearena: Jedeak tentsioa eskatzen duten ekintzak egin behar ditu egunean zehar eta tentsio hau liberatzeko ekintza ludikoak egiten dira, hau da, jolasa. Tentsioa eskatzen duten ekintza hauek arau konkretuak dituzte eta hauetaz konturatzea eskatzen dute. Hau helduen munduan aplikatzan badugu, helduek ere beraien erlaxazio metodoak dituzte, kirola adibidez, hortik orain sortu diren gimnasio guztiak. Hobby-en bidez energia hau askatzen da, ez dute zertan hobby fisikoak izan behar. Praktikarena: Entsegu, saiaketa edo aurre eriketa bezala jolasten dugu, eta hau behar-beharrezkoa da geroago benetako ekintza (jolasak ez direnak) ondo burutzeko. Rekapitulazioarena: Jolasaren bidez gizakion eboluzioan zehar emandako aurrerapausoak azaleratzen dira. Gure espeziea etapa batzuetatik pasatu da eta mendeetan zehar eta garapen hau umearen jolasean ematen da berriro. Aipatzeko; badira beste teoria batzuk ere honetaz gain, Freudrena eta Vigotskikrena . |
| Hona hemen, jolas mota ezberdinak aurkitzeko orrialde bat: |
http://www.aisia.net/
Etiketak:
Energia,
Erlaxantea,
Freud,
Jolasak,
Praktika,
Rekapitulazioa,
Vigotskik
2007-11-20
Kanpamenduak eta udalekuak gauza bera dira?

Kanpamenduak azpiegitura gisa natura eta gaua pasatzeko kanpin-dendak baliatzen dituen aisialdiko egitasmoa da, helburu ezberdinekin eta aldiz udalekua, aisialdirako udalekuak eraikin edo aterpetxe batean kokatutako proiektuak dira eta edozein ingurutan aurki daitezke; hiri, herri, hondartze...
UDALEKUAK
Itxiak
Irekiak
KANPAMENDUAK
Mugikorrak
Egonkorrak
Itxiak
Irekiak
KANPAMENDUAK
Mugikorrak
Egonkorrak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)