BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2007-11-29

Datorrenaren irudikapena



Haur eta gaztetxoen aisia etengabeko garapenean eta hazkundean dagoen arloa da. Ikastetxeetatik, erakunde publikoetatik, gizarte ekimenetik eta enpresa mundutik abiatu da, dagoeneko, datozen urteetan ugarituko den aisialdirako eskaintza anitza eta profesionala. Izan ere, aisialdirako eskaintzaren dibertsifikatzea eta profesionalizazioa dira azkeneko urtetan nabarmendu diren joera nagusiak. Horrela, aisiaren jarduera, kontsumorako jarduera bezala diseinatzeko eta eskaintzeko joera berri bat sendotu da.

Eskaeraren aldetik, haur eta gaztetxoen denbora librea, gaur egun, kirolerako eta formazio akademikoa osatzeko aprobetxatzen den denbora antolatua eta egituratua bihurtu zaigu. Haurren denbora librea inoiz baino okupatuago eta lotuago dago, “ekintzen preso” dago denbora librea. Honek, neurri batean behintzat, ahuldu egin ditu aisiak dauzkan giza dimentsiorik berezkoenak, hots, gozamena eta subjektibitatearen adierazpen librea.

Hortaz, aisialdirako eskaintzaren aldetik zein eskaeraren aldetik indarrean dauden joera hauek arloaren irudikapen konplexuago bat irudikatzen dute. Aisialdi hezitzailearentzat, hau da, gozamena eta pertsonaren garapen librea modu esplizituan uztartzen dituen aisiarentzat, aisiaren eszenatoki berriak zenbait mehatxu edo erronka agertzen ditu, baita aukera berriak ere.

Jolas ohiturak

Gaur egun, umeek duten jolasteko ohitura lehengoarekin alderatuz asko aldatu da, hau da nahiko zaila da haur bat kalean ikustea lehen bezala jolasten.

Orain dela urte batzuk arte,” hau da ni txikia nintzela” herriko parke guztiak umez beterik zeunden.
Umeek lagun artean jokatzen zuten erizainetara, irakasle izatera, aita eta ametara... non beraien irudimena asko lantzen zuten.

Gaur egungo umeek aldiz,ordenagailu, bideojoko edota telebistarik gabe ez dakite jolasten; tristea irudi arren, beraien irudimena oso pobrea da.


Guzti honen ondorioz, nire garaiko umeek zituzten jolasteko ohiturak galtzen ari direla ikusirik, aisialdietako taldeetan hauxe landu eta gogortu behar dugu, gure etorkizunera begira

2007-11-27

Jolasak

Askotan entzun dugu jolasa umeentzat oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela, baina zergatik jakitea ez da hain erraza.
Hona emen lau teoria ezberdin:
Energia gehiegi: Umeek, betebeharrak asetzen gastatu beharko lukeen energia hori, nolabait erre behar du eta beraz, soberan duen energia hori jolasen bidez gastatzen du. Nagusiek energia hau lanen bidez gastatzen dute.
Erlaxatzearena: Jedeak tentsioa eskatzen duten ekintzak egin behar ditu egunean zehar eta tentsio hau liberatzeko ekintza ludikoak egiten dira, hau da, jolasa. Tentsioa eskatzen duten ekintza hauek arau konkretuak dituzte eta hauetaz konturatzea eskatzen dute. Hau helduen munduan aplikatzan badugu, helduek ere beraien erlaxazio metodoak dituzte, kirola adibidez, hortik orain sortu diren gimnasio guztiak. Hobby-en bidez energia hau askatzen da, ez dute zertan hobby fisikoak izan behar.
Praktikarena: Entsegu, saiaketa edo aurre eriketa bezala jolasten dugu, eta hau behar-beharrezkoa da geroago benetako ekintza (jolasak ez direnak) ondo burutzeko.
Rekapitulazioarena: Jolasaren bidez gizakion eboluzioan zehar emandako aurrerapausoak azaleratzen dira. Gure espeziea etapa batzuetatik pasatu da eta mendeetan zehar eta garapen hau umearen jolasean ematen da berriro.

Aipatzeko; badira beste teoria batzuk ere honetaz gain, Freudrena eta Vigotskikrena .




  • Beraz umeekin praktikan jartzeko jolas mota ezberdinak ditugu

  • Zotz egiteko Jolasak
    Ezagutze jolasak
    Konfidantza jolasak
    Talde eta korro jolasak
    Abestiak eta dantzak
    Mugimendu jolasak
    Soka-saltoan
    Goman aritzeko jolasak
    Eskuekin jolastekoak
    Jolas tradizionalak



    Hona hemen, jolas mota ezberdinak aurkitzeko orrialde bat:

    http://www.aisia.net/