BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2007-12-07

Historian zehar aisia kontzeptuaren aldaketak

GARAIALDI HISTORIKOA


Grezia Aisia definitzen zuen hitza skholé da, eta aisialdia eta heziketa-denbora adierazten zuen.

Erroma Erromatarren aisia otium, helburutzat jotzen den lanerako bidea bihurtzen da (nec-otium). Cicerónek atsedenaldia bezala aipatzen du otium-a.


Inperioaren erorialdia eta gero Erromatar bizieraren gaitzespena dator. Konkistatzaileek aisialdiaren ordezkari diren toki guzti haiek (estadioak, antzerki-aretoak, zirkuak) apurtuko dituzte. Jarrera horrek, lana gurtzera datorren etika berria ekarriko du. Horren arabera, ia egun osoa lanari eskaini behar zaiola diote, aisialdirako oso denbora gutxi utziz.


Lehen Erdi Aroa Aisiaren kontzeptua jolas-jarduera eta klasista moduko erakustaldi bezala ulertzen da. Egun, zaldun-aisia bezala ezagutzen da.


Pentsamendu eskolastikoa Komentuen garaian, aisia diziplina erako zereginen bidez norbanakoaren gaitasunak areagotzeko zuzentzen den filosofia-modua edota biziera bezala ulertzen da.


XIX. mendea Veblen-ek, 1889. urtean aisiaz ematen duen definizioa hauxe da: lanaren obligaziotik aske uzten gaituen denbora-tartea, denboraren ikuspegi "ez-produktibo" gisa harturik.


Ikuspegi kapitalista Marx-ek zehazten du giza izaeraren benetako askatasuna eta guztizko garapena norbanakoarentzat baino ez den denbora-tarte horren bidez etorriko dela, hori bai, behin materialismoa gainditu eta gero. XIX. mendeko amaieratik aurrera gertatzen den lanaldiaren murrizketak dakarren lorpena eta lan-baldintzen hobetzeak aisialdia areagotuko dute.


Gaur egungo ikerlanak Frederic Munné-ren definizioa aipatuko dugu, harentzat aisia pertsona batek denbora-tarte librean berak nahi duena egiten duen ekintza-multzoa da, bere interesen alde, denbora-pasagatik, edota borondatezko ekintzak bezala aukeratzen direlako, norbanakoaren onurarako, etekin ekonomikotik oso bestelakoak.


No hay comentarios.: