BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2009-04-25

Badator Uda!

Apirilean gauz baina ordurako gure nagusixek hainbat eta hainbat ordu sartu izan dittu, oingo 2009ko uda hauxe berrixe martxan jartzeko.



Bixar geu bestiok be martxan jartzen gara probak antolatzen eta hemetik eta ekainera asteburu guztietan... eta gero egunero irailerarte, hau bai ederra!!!



Baina ederrena benetan zera da; aurreko udetan egindako lagunak berriz ikustea, ukitzea, entzutea urte guztiko eginak eta jakitea oraingo udan berriz elkar lagunduko garela.



Ikaragarrixa da, hile hauetan ein behar dogun esfortxue baina merezi izaten dau. Uda aurrera doiala oso argi ikusten delako nortzuk egiten dogun aurrera, nola, eta nola bukatzen dogun.



Azkenik Iraileko egunak onenak dira, uda guztiko oroitzapenak bereganatzen ditugulako, onak eta txarrak eta azken hauetatik ikasi hurrengo urterako, baina baita pixkat tristea da uda amaitzear dagoalako eta buelta behar garelako geure egunerokora.



HeLdUdAa!!!!!!