BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN
Mostrando las entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2007-12-03

Aisialdirako hezitzaileak


Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.
Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.
Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.

2007-12-02

Aisia haurtzaroan eta gaztaroan


Jolas ereduak haurrengan

Atsedenaldia eta denbora-pasa edonorentzat onuragarriak eta beharrezkoak badira, are garrantzitsuagoak dira hezkuntza bidez izaeraren hazkunde eta garapen prozesuak bete-betean hartzen duen harentzat. Haurtzaroan eta nerabezaroan jolasaldiak ezinbesteko garrantzia du heldutasunerako nahiz gizarterako bidean.
Aisialdiaren funtsezko ekintza den jolasaldiak duen benetako garrantzia,
Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenak jasotzen du bere 31. artikuluan. Artikulu horrek babesten du haurrek atsedenerako eta jolaserako duten eskubidea. Arruntena sendian bertan ematea da edota erakundeek zehaztutako kirol egitarauen bidez babestutako eskola eta ikastoletan.

Aisia biztanleria nerabean

Heldu egiten goazen heinean agertzen da gazte aisialdia, komunitatea osatzea helburutzat duena. Tabernekin lotura zuzena duen beste denbora-pasa modu bat, eztabaidaz gainezka datorrena, boteloiarena da.
Gazteen aisialdiak, harreman sozialak eta lagun taldeekin batera, baditu oinarrizko beste hiru osagai hauek: elkarteak, erakundeen egitarauak eta proiektuak, teknologia berriak eta komunitate birtuala berritzat jo daitekeen Internet.