BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2007-11-29

Datorrenaren irudikapena



Haur eta gaztetxoen aisia etengabeko garapenean eta hazkundean dagoen arloa da. Ikastetxeetatik, erakunde publikoetatik, gizarte ekimenetik eta enpresa mundutik abiatu da, dagoeneko, datozen urteetan ugarituko den aisialdirako eskaintza anitza eta profesionala. Izan ere, aisialdirako eskaintzaren dibertsifikatzea eta profesionalizazioa dira azkeneko urtetan nabarmendu diren joera nagusiak. Horrela, aisiaren jarduera, kontsumorako jarduera bezala diseinatzeko eta eskaintzeko joera berri bat sendotu da.

Eskaeraren aldetik, haur eta gaztetxoen denbora librea, gaur egun, kirolerako eta formazio akademikoa osatzeko aprobetxatzen den denbora antolatua eta egituratua bihurtu zaigu. Haurren denbora librea inoiz baino okupatuago eta lotuago dago, “ekintzen preso” dago denbora librea. Honek, neurri batean behintzat, ahuldu egin ditu aisiak dauzkan giza dimentsiorik berezkoenak, hots, gozamena eta subjektibitatearen adierazpen librea.

Hortaz, aisialdirako eskaintzaren aldetik zein eskaeraren aldetik indarrean dauden joera hauek arloaren irudikapen konplexuago bat irudikatzen dute. Aisialdi hezitzailearentzat, hau da, gozamena eta pertsonaren garapen librea modu esplizituan uztartzen dituen aisiarentzat, aisiaren eszenatoki berriak zenbait mehatxu edo erronka agertzen ditu, baita aukera berriak ere.

No hay comentarios.: