BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2007-12-07

Historian zehar aisia kontzeptuaren aldaketak

GARAIALDI HISTORIKOA


Grezia Aisia definitzen zuen hitza skholé da, eta aisialdia eta heziketa-denbora adierazten zuen.

Erroma Erromatarren aisia otium, helburutzat jotzen den lanerako bidea bihurtzen da (nec-otium). Cicerónek atsedenaldia bezala aipatzen du otium-a.


Inperioaren erorialdia eta gero Erromatar bizieraren gaitzespena dator. Konkistatzaileek aisialdiaren ordezkari diren toki guzti haiek (estadioak, antzerki-aretoak, zirkuak) apurtuko dituzte. Jarrera horrek, lana gurtzera datorren etika berria ekarriko du. Horren arabera, ia egun osoa lanari eskaini behar zaiola diote, aisialdirako oso denbora gutxi utziz.


Lehen Erdi Aroa Aisiaren kontzeptua jolas-jarduera eta klasista moduko erakustaldi bezala ulertzen da. Egun, zaldun-aisia bezala ezagutzen da.


Pentsamendu eskolastikoa Komentuen garaian, aisia diziplina erako zereginen bidez norbanakoaren gaitasunak areagotzeko zuzentzen den filosofia-modua edota biziera bezala ulertzen da.


XIX. mendea Veblen-ek, 1889. urtean aisiaz ematen duen definizioa hauxe da: lanaren obligaziotik aske uzten gaituen denbora-tartea, denboraren ikuspegi "ez-produktibo" gisa harturik.


Ikuspegi kapitalista Marx-ek zehazten du giza izaeraren benetako askatasuna eta guztizko garapena norbanakoarentzat baino ez den denbora-tarte horren bidez etorriko dela, hori bai, behin materialismoa gainditu eta gero. XIX. mendeko amaieratik aurrera gertatzen den lanaldiaren murrizketak dakarren lorpena eta lan-baldintzen hobetzeak aisialdia areagotuko dute.


Gaur egungo ikerlanak Frederic Munné-ren definizioa aipatuko dugu, harentzat aisia pertsona batek denbora-tarte librean berak nahi duena egiten duen ekintza-multzoa da, bere interesen alde, denbora-pasagatik, edota borondatezko ekintzak bezala aukeratzen direlako, norbanakoaren onurarako, etekin ekonomikotik oso bestelakoak.


Aisia eta Kontsumoa

Aisia gure egunerokotasunaren zati da, eta aisiaren gizartean bizi garela esan dezakegu. Eskura ditugu uneoro gure denboraz aisialdiaren zati bezala gozatzeko aukerak ematen diguten tresnak. Ez da harritzekoa gazteak sakelako telefonoarekin esku artean jolasten ikustea, eta telebistak, konsolak eta interneterako sarrera ematen diguten ordenagailuak gure etxeetako kide berriak bihurtu dira, aisia gure muturren aurrean dugula eta kontsumitzeko dagoela gogorarazten digutenak.

Bakarkako denbora-pasa izan daitekeen horren aldamenean, azken urteetan taldeko aisialdirako baliabideak ere sortu dira. Eskaintza pribatuaz gain, heziketarako aisian (hizkuntza eta informatika akademiak) eta gorputzaren zainketan (gimnasio eta edertasunerako zentroak) oinarritutakoa batez ere, erakundeen bidez aukera zabala eskaintzen zaigu ekipamendu, azpiegitura, zerbitzu eta egitarauei dagokienez.

Hala ere, ez da dena kantitatea. Gure denbora-tarte librean noiz, nola eta zer egin behar dugun aukeratzen jakin behar da halaber. Izan ere, bestela arituz gero, eta aisia, aisia pasiboa batez ere, denbora-tarte librearen kontzeptua kutsatu dezakeen menpekotasun berri bihurtu daiteke. Horrelakoetan, alferkeriari leku egingo lioketen balore guzti horiek galtzen badira, garapen pertsonala murriztuko duen denbora-tartea baino ez da geratuko, eta lana eta gainerako betebeharrak gizon eta emakumeen bizitzaren ardatz zireneko garaietaraino atzeranzko bidea egitea da.

2007-12-03

Aisialdirako hezitzaileak


Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.
Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.
Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.

Ekintza berezia (Bideoa)

http://es.youtube.com/watch?v=zHBgcE0lf4A

Zarauzko Xisko Gazte Elkarteak otsailan antolatutako ekintza bereziaren irudiak, Zarauzko Telebistak editatu eta emititutakoak.

2007-12-02

Aisia haurtzaroan eta gaztaroan


Jolas ereduak haurrengan

Atsedenaldia eta denbora-pasa edonorentzat onuragarriak eta beharrezkoak badira, are garrantzitsuagoak dira hezkuntza bidez izaeraren hazkunde eta garapen prozesuak bete-betean hartzen duen harentzat. Haurtzaroan eta nerabezaroan jolasaldiak ezinbesteko garrantzia du heldutasunerako nahiz gizarterako bidean.
Aisialdiaren funtsezko ekintza den jolasaldiak duen benetako garrantzia,
Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenak jasotzen du bere 31. artikuluan. Artikulu horrek babesten du haurrek atsedenerako eta jolaserako duten eskubidea. Arruntena sendian bertan ematea da edota erakundeek zehaztutako kirol egitarauen bidez babestutako eskola eta ikastoletan.

Aisia biztanleria nerabean

Heldu egiten goazen heinean agertzen da gazte aisialdia, komunitatea osatzea helburutzat duena. Tabernekin lotura zuzena duen beste denbora-pasa modu bat, eztabaidaz gainezka datorrena, boteloiarena da.
Gazteen aisialdiak, harreman sozialak eta lagun taldeekin batera, baditu oinarrizko beste hiru osagai hauek: elkarteak, erakundeen egitarauak eta proiektuak, teknologia berriak eta komunitate birtuala berritzat jo daitekeen Internet.