BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2007-12-09

Astialdia eta aisialdia


Lehenik eta behin astialdia eta aisialdiaren arteko ezberdintasunak aipatu beharko genituzke.
- Aisialdia: Eguneroko betebeharretatik kanpo geratzen den denbora, denbora librea. Denbora hori nola antolatu, nola erabili, norberak erabakiko du. Jarduera mota asko sartuko dira beraz aukera honetan.
- Astialdia: Hezitzailea den helburu bat eskuratzeari begira erabiltzen den denbora. Helburu hori lortzeko jarduera ezberdinak burutuko dira.

Gazteok Aisialdirako ESKUBIDEA daukagu (eguneroko jardueretaz landa, disfrutatu edo bizi dezakegun denbora tartea) eta kontuan izan behar da gazteen artean eskubide horretaz gozatzeko kolektibo zein talde ezberdinek dituzten mugapenak, hala nola, emakume gazteek, etorkin gazteek.....

Astialdiak eta aisialdiak edozein gizabanakoren bizitzan toki oso garrantzitsua betetzen du. Gaztearen bizitzan, are eta garrantzitsuagoa bihurtzen da, aisialdiak eta astialdiak gaztearen garapenean betetzen dituzten funtzioengatik. Astialdiko ekintzen bidez, elkar harremantzako eta ezagutzeko aukera dugu.

Astialdia, gaztearen heziketa prozesuan nahita nahizko esparrua da, aisialdiaren bidez, gauza gehiago ezagutu, sormena garatu, norberaren abileziak garatu edo ingurunea hobeto ezagutzeko aukera baitugu. Astialdiaren bidez maila guztietan gure garapena ahalbidetuko duten baloreak jaso eta garatzen ditugu. Astialdiaren bidez gure autonomia eta askatasuna lantzen dugu. Astialdiaren bidez, atsedena hartzeko aukera dugu, erritmo lasaiagoan aritzeko aukera, hain zuzen ere. Eta nola ez, aisialdiko ekintzen bidez, gustuko duguna egiteko aukera ia bakarra dugu; gozatzeko aukera, alegia.

Beraz, astialdiari eta aisialdiari ezin zaizkio baldintzapenik jarri; aitzitik, aisialdirako eta astialdirako eskubidea bermatu beharrekoak dira.
Orain dela hamarkada gutxi arte, aisialdiak ez zuen gaur egun duen garrantzia. Ez zen jendarte osoaren eskubide moduan hartzen eta soilik gutxi batzuek zeukaten horretarako aukera. Urteak aurrera joan ahala, aisialdia denon eskubide izatera igaro da.
Astialdia eta aisialdia gure nortasunen garapenerako eta harremanetan sakontzeko ezinbestekoak dira. Eguneroko lana edo ikasketen gainetik, zenbatek gozatzen dute gustuko lana egiten edo zenbatek gogoko dute ikasten dihardutena? Aisialdiak zerbait ezberdina egiteko aukera eta are garrantzitsuagoa dena, benetan gustuko duguna egiteko aukera ematen digu.

2007-12-07

Historian zehar aisia kontzeptuaren aldaketak

GARAIALDI HISTORIKOA


Grezia Aisia definitzen zuen hitza skholé da, eta aisialdia eta heziketa-denbora adierazten zuen.

Erroma Erromatarren aisia otium, helburutzat jotzen den lanerako bidea bihurtzen da (nec-otium). Cicerónek atsedenaldia bezala aipatzen du otium-a.


Inperioaren erorialdia eta gero Erromatar bizieraren gaitzespena dator. Konkistatzaileek aisialdiaren ordezkari diren toki guzti haiek (estadioak, antzerki-aretoak, zirkuak) apurtuko dituzte. Jarrera horrek, lana gurtzera datorren etika berria ekarriko du. Horren arabera, ia egun osoa lanari eskaini behar zaiola diote, aisialdirako oso denbora gutxi utziz.


Lehen Erdi Aroa Aisiaren kontzeptua jolas-jarduera eta klasista moduko erakustaldi bezala ulertzen da. Egun, zaldun-aisia bezala ezagutzen da.


Pentsamendu eskolastikoa Komentuen garaian, aisia diziplina erako zereginen bidez norbanakoaren gaitasunak areagotzeko zuzentzen den filosofia-modua edota biziera bezala ulertzen da.


XIX. mendea Veblen-ek, 1889. urtean aisiaz ematen duen definizioa hauxe da: lanaren obligaziotik aske uzten gaituen denbora-tartea, denboraren ikuspegi "ez-produktibo" gisa harturik.


Ikuspegi kapitalista Marx-ek zehazten du giza izaeraren benetako askatasuna eta guztizko garapena norbanakoarentzat baino ez den denbora-tarte horren bidez etorriko dela, hori bai, behin materialismoa gainditu eta gero. XIX. mendeko amaieratik aurrera gertatzen den lanaldiaren murrizketak dakarren lorpena eta lan-baldintzen hobetzeak aisialdia areagotuko dute.


Gaur egungo ikerlanak Frederic Munné-ren definizioa aipatuko dugu, harentzat aisia pertsona batek denbora-tarte librean berak nahi duena egiten duen ekintza-multzoa da, bere interesen alde, denbora-pasagatik, edota borondatezko ekintzak bezala aukeratzen direlako, norbanakoaren onurarako, etekin ekonomikotik oso bestelakoak.


Aisia eta Kontsumoa

Aisia gure egunerokotasunaren zati da, eta aisiaren gizartean bizi garela esan dezakegu. Eskura ditugu uneoro gure denboraz aisialdiaren zati bezala gozatzeko aukerak ematen diguten tresnak. Ez da harritzekoa gazteak sakelako telefonoarekin esku artean jolasten ikustea, eta telebistak, konsolak eta interneterako sarrera ematen diguten ordenagailuak gure etxeetako kide berriak bihurtu dira, aisia gure muturren aurrean dugula eta kontsumitzeko dagoela gogorarazten digutenak.

Bakarkako denbora-pasa izan daitekeen horren aldamenean, azken urteetan taldeko aisialdirako baliabideak ere sortu dira. Eskaintza pribatuaz gain, heziketarako aisian (hizkuntza eta informatika akademiak) eta gorputzaren zainketan (gimnasio eta edertasunerako zentroak) oinarritutakoa batez ere, erakundeen bidez aukera zabala eskaintzen zaigu ekipamendu, azpiegitura, zerbitzu eta egitarauei dagokienez.

Hala ere, ez da dena kantitatea. Gure denbora-tarte librean noiz, nola eta zer egin behar dugun aukeratzen jakin behar da halaber. Izan ere, bestela arituz gero, eta aisia, aisia pasiboa batez ere, denbora-tarte librearen kontzeptua kutsatu dezakeen menpekotasun berri bihurtu daiteke. Horrelakoetan, alferkeriari leku egingo lioketen balore guzti horiek galtzen badira, garapen pertsonala murriztuko duen denbora-tartea baino ez da geratuko, eta lana eta gainerako betebeharrak gizon eta emakumeen bizitzaren ardatz zireneko garaietaraino atzeranzko bidea egitea da.

2007-12-03

Aisialdirako hezitzaileak


Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.
Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.
Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.

Ekintza berezia (Bideoa)

http://es.youtube.com/watch?v=zHBgcE0lf4A

Zarauzko Xisko Gazte Elkarteak otsailan antolatutako ekintza bereziaren irudiak, Zarauzko Telebistak editatu eta emititutakoak.

2007-12-02

Aisia haurtzaroan eta gaztaroan


Jolas ereduak haurrengan

Atsedenaldia eta denbora-pasa edonorentzat onuragarriak eta beharrezkoak badira, are garrantzitsuagoak dira hezkuntza bidez izaeraren hazkunde eta garapen prozesuak bete-betean hartzen duen harentzat. Haurtzaroan eta nerabezaroan jolasaldiak ezinbesteko garrantzia du heldutasunerako nahiz gizarterako bidean.
Aisialdiaren funtsezko ekintza den jolasaldiak duen benetako garrantzia,
Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenak jasotzen du bere 31. artikuluan. Artikulu horrek babesten du haurrek atsedenerako eta jolaserako duten eskubidea. Arruntena sendian bertan ematea da edota erakundeek zehaztutako kirol egitarauen bidez babestutako eskola eta ikastoletan.

Aisia biztanleria nerabean

Heldu egiten goazen heinean agertzen da gazte aisialdia, komunitatea osatzea helburutzat duena. Tabernekin lotura zuzena duen beste denbora-pasa modu bat, eztabaidaz gainezka datorrena, boteloiarena da.
Gazteen aisialdiak, harreman sozialak eta lagun taldeekin batera, baditu oinarrizko beste hiru osagai hauek: elkarteak, erakundeen egitarauak eta proiektuak, teknologia berriak eta komunitate birtuala berritzat jo daitekeen Internet.



2007-11-29

Datorrenaren irudikapena



Haur eta gaztetxoen aisia etengabeko garapenean eta hazkundean dagoen arloa da. Ikastetxeetatik, erakunde publikoetatik, gizarte ekimenetik eta enpresa mundutik abiatu da, dagoeneko, datozen urteetan ugarituko den aisialdirako eskaintza anitza eta profesionala. Izan ere, aisialdirako eskaintzaren dibertsifikatzea eta profesionalizazioa dira azkeneko urtetan nabarmendu diren joera nagusiak. Horrela, aisiaren jarduera, kontsumorako jarduera bezala diseinatzeko eta eskaintzeko joera berri bat sendotu da.

Eskaeraren aldetik, haur eta gaztetxoen denbora librea, gaur egun, kirolerako eta formazio akademikoa osatzeko aprobetxatzen den denbora antolatua eta egituratua bihurtu zaigu. Haurren denbora librea inoiz baino okupatuago eta lotuago dago, “ekintzen preso” dago denbora librea. Honek, neurri batean behintzat, ahuldu egin ditu aisiak dauzkan giza dimentsiorik berezkoenak, hots, gozamena eta subjektibitatearen adierazpen librea.

Hortaz, aisialdirako eskaintzaren aldetik zein eskaeraren aldetik indarrean dauden joera hauek arloaren irudikapen konplexuago bat irudikatzen dute. Aisialdi hezitzailearentzat, hau da, gozamena eta pertsonaren garapen librea modu esplizituan uztartzen dituen aisiarentzat, aisiaren eszenatoki berriak zenbait mehatxu edo erronka agertzen ditu, baita aukera berriak ere.

Jolas ohiturak

Gaur egun, umeek duten jolasteko ohitura lehengoarekin alderatuz asko aldatu da, hau da nahiko zaila da haur bat kalean ikustea lehen bezala jolasten.

Orain dela urte batzuk arte,” hau da ni txikia nintzela” herriko parke guztiak umez beterik zeunden.
Umeek lagun artean jokatzen zuten erizainetara, irakasle izatera, aita eta ametara... non beraien irudimena asko lantzen zuten.

Gaur egungo umeek aldiz,ordenagailu, bideojoko edota telebistarik gabe ez dakite jolasten; tristea irudi arren, beraien irudimena oso pobrea da.


Guzti honen ondorioz, nire garaiko umeek zituzten jolasteko ohiturak galtzen ari direla ikusirik, aisialdietako taldeetan hauxe landu eta gogortu behar dugu, gure etorkizunera begira

2007-11-27

Jolasak

Askotan entzun dugu jolasa umeentzat oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela, baina zergatik jakitea ez da hain erraza.
Hona emen lau teoria ezberdin:
Energia gehiegi: Umeek, betebeharrak asetzen gastatu beharko lukeen energia hori, nolabait erre behar du eta beraz, soberan duen energia hori jolasen bidez gastatzen du. Nagusiek energia hau lanen bidez gastatzen dute.
Erlaxatzearena: Jedeak tentsioa eskatzen duten ekintzak egin behar ditu egunean zehar eta tentsio hau liberatzeko ekintza ludikoak egiten dira, hau da, jolasa. Tentsioa eskatzen duten ekintza hauek arau konkretuak dituzte eta hauetaz konturatzea eskatzen dute. Hau helduen munduan aplikatzan badugu, helduek ere beraien erlaxazio metodoak dituzte, kirola adibidez, hortik orain sortu diren gimnasio guztiak. Hobby-en bidez energia hau askatzen da, ez dute zertan hobby fisikoak izan behar.
Praktikarena: Entsegu, saiaketa edo aurre eriketa bezala jolasten dugu, eta hau behar-beharrezkoa da geroago benetako ekintza (jolasak ez direnak) ondo burutzeko.
Rekapitulazioarena: Jolasaren bidez gizakion eboluzioan zehar emandako aurrerapausoak azaleratzen dira. Gure espeziea etapa batzuetatik pasatu da eta mendeetan zehar eta garapen hau umearen jolasean ematen da berriro.

Aipatzeko; badira beste teoria batzuk ere honetaz gain, Freudrena eta Vigotskikrena .




  • Beraz umeekin praktikan jartzeko jolas mota ezberdinak ditugu

  • Zotz egiteko Jolasak
    Ezagutze jolasak
    Konfidantza jolasak
    Talde eta korro jolasak
    Abestiak eta dantzak
    Mugimendu jolasak
    Soka-saltoan
    Goman aritzeko jolasak
    Eskuekin jolastekoak
    Jolas tradizionalak



    Hona hemen, jolas mota ezberdinak aurkitzeko orrialde bat:

    http://www.aisia.net/

    2007-11-20

    Kanpamenduak eta udalekuak gauza bera dira?



    Kanpamenduak azpiegitura gisa natura eta gaua pasatzeko kanpin-dendak baliatzen dituen aisialdiko egitasmoa da, helburu ezberdinekin eta aldiz udalekua, aisialdirako udalekuak eraikin edo aterpetxe batean kokatutako proiektuak dira eta edozein ingurutan aurki daitezke; hiri, herri, hondartze...

    Kontutan izan izan behar dugu mota ezberdinetako kanpamenduak eta udalekuak daudela:

    UDALEKUAK
    Itxiak

    Irekiak

    KANPAMENDUAK
    Mugikorrak

    Egonkorrak

    Kanpamenduak eta Udalekuak astialdiak dira?


    Astialdian ematen diren ekintza hezitzaileak dira. Eta argi izan
    behar duguna da; udalekuak, kanpaldiak eta antzeko ekintzek aisialdiko taldei dimentsio osagarriak eskaintzen dietela. Eta hauek haurrei ezohizkoa den egoera batean opor garaia pasatzea eta aldi berean ingurune berri batean. Esperientzia laburra baina intentsua, hau da, 24 orduz.
    Ez dute denbora pasan bakarrik arituko baizik eta baloreen transmizioa egongo da ekintzak burutzean. Proiektu handiak garatuko dituzte joko eta abentura kutsu handien bidez.

    2007-11-19

    Bideoa

    Hona hemen nire gaiarekin bat datorren bideoa bat:

    2007-11-15

    Aisialdian euskarak garrantzia handia du.

    Euskara gure kulturarako elementu oso garrantzitsua da eta ezinbesteko da umeei beraien bizitzarako alor guztietan erabiltzea posible dela transmititzea. Hizkuntza bat ezagutzeak ez du esan nahi hura menperatzen denik. Ume askok zenbait leku eta egoera konkretutan bakarrik erabili ahal dute euskara, eta gu eremu hau zabaltzen saiatu behar gara.

    Aisialdian hezitu egiten al da?

    Lehenengo eta behin argi izan behar dugu zer esan nahi duen hezitzea. Hezitzea esperimentatzea da, baita ere bakoitzaren gaitasunak garatzeko aukera izatea eta horrekin batera pentsamendu eta hausnarketarako gaitasuna ematea, balore batzuk transmititzea,.. dela esango genuke.
    Beraz hezitzea zer den jakinik konturatzen gera hezitzeko mota ezberdinak ditugula, alde batetik heziketa formala bestetik heziketa ez formala eta azkenik heziketa informala.
    Heziketa formala, hezitzaile profesionalek garatutako intentziozko jarrera bat da. Hau da, landu beharrekoa eduki eta helburuak aldez aurretik planifikatuta daude. Normalean titulazio bat lortzeko zuzendutako heziketa sistemaren barruan kokatua ikusten da. Adibidez, eskola.
    Bestaldetik heziketa ez formala dugu, Eskolaz kanpoko heziketa kontzientea da. Helburu hezitzea da, heziketa formalean bezala, baina erabiltzen den metodologia agiri ez ofizialean isladatzen da. Adibidez, astialdi taldean, kirolaz kanpoko ekintzak...
    Eta azkenik heziketa informala arautik kanpo eta planifikatu gabeko ekintza hezitzaileak dira. Adibidez, familian, inguruan, lagunak...

    2007-10-25

    Begira dezagun gure gizartera!

    Argi dago aisialdi mota bat baino gehiago dagoela.
    Begira dezagun gure ingurura.
    Alde batetik esango genuke gazteen artean aisialdi asoziatiboa eta kirolduna nabarmentzen direla, non asoziatiboan gazteek beraien denbora librea, konprometitutako elkartean lanean aritzea izango litzateke eta kiroldunean gazteek beraien denbora gehiena kirola egiten pasatzen dutena. Horretaz gain beste aisialdi mota batzuk ere aurki ditzakeguz, ludiko-soxiala non gizarteak beraien denbora librea, harremanetan ematen duten, erabateko gozamena lortzeko(gehien bat helduengan). Bestetik aisialdi indibidualista, norberaren denbora librean, bakarka aritzen dena beraren gustuko jardueretan (ez dago adin tarterik). Eta azkenik etxezalea, hau da pertsona pasiboak, etxean geratzen dena orduak eta orduak igaroz eta interesik ez duena (adin tarte zehatzik ez dago

    2007-10-15

    Aisialdi eskolak

    Gorputz heziketako ikasketak amaitu eta haur hezkuntzako ikasketak burutzen nengoela, interesgarria iruditu zitzaidan aisialdiko monitore ikasketak burutzea. Zenbait eskola ezberdinekin harremanetan jarri ostean, urtxintzako aisialdi eskolan hasi nintzan ikaskerak burutzen. Bertan eskaintzen zidatenarekin bat nentorrelako. Gomendatzen dizuete aisialdi talderen batean hasi baino lehenago zeuen helburuak argi izatea.
    Hona hemen hainbat aisialdi eskolatako helbideak:

    Umeak eta aisialdia


    Hirugarren bitakora bat ere aurkitu dut, hemen aisialdiari eta denbora libreari buruzko hitz egiten du eta oso interesgarria iruditu zait.

    Aisialdia



    Hona hemen nire gai berdinari buruz hitz egiten duen beste blogg bat. Aisialdiari buruzkoa da eta interesgarria iruditu zait informazio asko baitu.

    Aisialdi Taldea


    Hona hemen nire gai berdinari buruz hitz egiten duen blogg bat.

    2007-10-08

    Azken eguna Ogeian

    Lehenengo froga:
    2007ko irailaren30ean izan zen azken eguna bertotik pasa nintzela, baina bueltau behar naz.