BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2007-12-02

Aisia haurtzaroan eta gaztaroan


Jolas ereduak haurrengan

Atsedenaldia eta denbora-pasa edonorentzat onuragarriak eta beharrezkoak badira, are garrantzitsuagoak dira hezkuntza bidez izaeraren hazkunde eta garapen prozesuak bete-betean hartzen duen harentzat. Haurtzaroan eta nerabezaroan jolasaldiak ezinbesteko garrantzia du heldutasunerako nahiz gizarterako bidean.
Aisialdiaren funtsezko ekintza den jolasaldiak duen benetako garrantzia,
Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenak jasotzen du bere 31. artikuluan. Artikulu horrek babesten du haurrek atsedenerako eta jolaserako duten eskubidea. Arruntena sendian bertan ematea da edota erakundeek zehaztutako kirol egitarauen bidez babestutako eskola eta ikastoletan.

Aisia biztanleria nerabean

Heldu egiten goazen heinean agertzen da gazte aisialdia, komunitatea osatzea helburutzat duena. Tabernekin lotura zuzena duen beste denbora-pasa modu bat, eztabaidaz gainezka datorrena, boteloiarena da.
Gazteen aisialdiak, harreman sozialak eta lagun taldeekin batera, baditu oinarrizko beste hiru osagai hauek: elkarteak, erakundeen egitarauak eta proiektuak, teknologia berriak eta komunitate birtuala berritzat jo daitekeen Internet.



2007-11-29

Datorrenaren irudikapena



Haur eta gaztetxoen aisia etengabeko garapenean eta hazkundean dagoen arloa da. Ikastetxeetatik, erakunde publikoetatik, gizarte ekimenetik eta enpresa mundutik abiatu da, dagoeneko, datozen urteetan ugarituko den aisialdirako eskaintza anitza eta profesionala. Izan ere, aisialdirako eskaintzaren dibertsifikatzea eta profesionalizazioa dira azkeneko urtetan nabarmendu diren joera nagusiak. Horrela, aisiaren jarduera, kontsumorako jarduera bezala diseinatzeko eta eskaintzeko joera berri bat sendotu da.

Eskaeraren aldetik, haur eta gaztetxoen denbora librea, gaur egun, kirolerako eta formazio akademikoa osatzeko aprobetxatzen den denbora antolatua eta egituratua bihurtu zaigu. Haurren denbora librea inoiz baino okupatuago eta lotuago dago, “ekintzen preso” dago denbora librea. Honek, neurri batean behintzat, ahuldu egin ditu aisiak dauzkan giza dimentsiorik berezkoenak, hots, gozamena eta subjektibitatearen adierazpen librea.

Hortaz, aisialdirako eskaintzaren aldetik zein eskaeraren aldetik indarrean dauden joera hauek arloaren irudikapen konplexuago bat irudikatzen dute. Aisialdi hezitzailearentzat, hau da, gozamena eta pertsonaren garapen librea modu esplizituan uztartzen dituen aisiarentzat, aisiaren eszenatoki berriak zenbait mehatxu edo erronka agertzen ditu, baita aukera berriak ere.

Jolas ohiturak

Gaur egun, umeek duten jolasteko ohitura lehengoarekin alderatuz asko aldatu da, hau da nahiko zaila da haur bat kalean ikustea lehen bezala jolasten.

Orain dela urte batzuk arte,” hau da ni txikia nintzela” herriko parke guztiak umez beterik zeunden.
Umeek lagun artean jokatzen zuten erizainetara, irakasle izatera, aita eta ametara... non beraien irudimena asko lantzen zuten.

Gaur egungo umeek aldiz,ordenagailu, bideojoko edota telebistarik gabe ez dakite jolasten; tristea irudi arren, beraien irudimena oso pobrea da.


Guzti honen ondorioz, nire garaiko umeek zituzten jolasteko ohiturak galtzen ari direla ikusirik, aisialdietako taldeetan hauxe landu eta gogortu behar dugu, gure etorkizunera begira

2007-11-27

Jolasak

Askotan entzun dugu jolasa umeentzat oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela, baina zergatik jakitea ez da hain erraza.
Hona emen lau teoria ezberdin:
Energia gehiegi: Umeek, betebeharrak asetzen gastatu beharko lukeen energia hori, nolabait erre behar du eta beraz, soberan duen energia hori jolasen bidez gastatzen du. Nagusiek energia hau lanen bidez gastatzen dute.
Erlaxatzearena: Jedeak tentsioa eskatzen duten ekintzak egin behar ditu egunean zehar eta tentsio hau liberatzeko ekintza ludikoak egiten dira, hau da, jolasa. Tentsioa eskatzen duten ekintza hauek arau konkretuak dituzte eta hauetaz konturatzea eskatzen dute. Hau helduen munduan aplikatzan badugu, helduek ere beraien erlaxazio metodoak dituzte, kirola adibidez, hortik orain sortu diren gimnasio guztiak. Hobby-en bidez energia hau askatzen da, ez dute zertan hobby fisikoak izan behar.
Praktikarena: Entsegu, saiaketa edo aurre eriketa bezala jolasten dugu, eta hau behar-beharrezkoa da geroago benetako ekintza (jolasak ez direnak) ondo burutzeko.
Rekapitulazioarena: Jolasaren bidez gizakion eboluzioan zehar emandako aurrerapausoak azaleratzen dira. Gure espeziea etapa batzuetatik pasatu da eta mendeetan zehar eta garapen hau umearen jolasean ematen da berriro.

Aipatzeko; badira beste teoria batzuk ere honetaz gain, Freudrena eta Vigotskikrena .




  • Beraz umeekin praktikan jartzeko jolas mota ezberdinak ditugu

  • Zotz egiteko Jolasak
    Ezagutze jolasak
    Konfidantza jolasak
    Talde eta korro jolasak
    Abestiak eta dantzak
    Mugimendu jolasak
    Soka-saltoan
    Goman aritzeko jolasak
    Eskuekin jolastekoak
    Jolas tradizionalak



    Hona hemen, jolas mota ezberdinak aurkitzeko orrialde bat:

    http://www.aisia.net/

    2007-11-20

    Kanpamenduak eta udalekuak gauza bera dira?



    Kanpamenduak azpiegitura gisa natura eta gaua pasatzeko kanpin-dendak baliatzen dituen aisialdiko egitasmoa da, helburu ezberdinekin eta aldiz udalekua, aisialdirako udalekuak eraikin edo aterpetxe batean kokatutako proiektuak dira eta edozein ingurutan aurki daitezke; hiri, herri, hondartze...

    Kontutan izan izan behar dugu mota ezberdinetako kanpamenduak eta udalekuak daudela:

    UDALEKUAK
    Itxiak

    Irekiak

    KANPAMENDUAK
    Mugikorrak

    Egonkorrak

    Kanpamenduak eta Udalekuak astialdiak dira?


    Astialdian ematen diren ekintza hezitzaileak dira. Eta argi izan
    behar duguna da; udalekuak, kanpaldiak eta antzeko ekintzek aisialdiko taldei dimentsio osagarriak eskaintzen dietela. Eta hauek haurrei ezohizkoa den egoera batean opor garaia pasatzea eta aldi berean ingurune berri batean. Esperientzia laburra baina intentsua, hau da, 24 orduz.
    Ez dute denbora pasan bakarrik arituko baizik eta baloreen transmizioa egongo da ekintzak burutzean. Proiektu handiak garatuko dituzte joko eta abentura kutsu handien bidez.

    2007-11-19

    Bideoa

    Hona hemen nire gaiarekin bat datorren bideoa bat:

    2007-11-15

    Aisialdian euskarak garrantzia handia du.

    Euskara gure kulturarako elementu oso garrantzitsua da eta ezinbesteko da umeei beraien bizitzarako alor guztietan erabiltzea posible dela transmititzea. Hizkuntza bat ezagutzeak ez du esan nahi hura menperatzen denik. Ume askok zenbait leku eta egoera konkretutan bakarrik erabili ahal dute euskara, eta gu eremu hau zabaltzen saiatu behar gara.

    Aisialdian hezitu egiten al da?

    Lehenengo eta behin argi izan behar dugu zer esan nahi duen hezitzea. Hezitzea esperimentatzea da, baita ere bakoitzaren gaitasunak garatzeko aukera izatea eta horrekin batera pentsamendu eta hausnarketarako gaitasuna ematea, balore batzuk transmititzea,.. dela esango genuke.
    Beraz hezitzea zer den jakinik konturatzen gera hezitzeko mota ezberdinak ditugula, alde batetik heziketa formala bestetik heziketa ez formala eta azkenik heziketa informala.
    Heziketa formala, hezitzaile profesionalek garatutako intentziozko jarrera bat da. Hau da, landu beharrekoa eduki eta helburuak aldez aurretik planifikatuta daude. Normalean titulazio bat lortzeko zuzendutako heziketa sistemaren barruan kokatua ikusten da. Adibidez, eskola.
    Bestaldetik heziketa ez formala dugu, Eskolaz kanpoko heziketa kontzientea da. Helburu hezitzea da, heziketa formalean bezala, baina erabiltzen den metodologia agiri ez ofizialean isladatzen da. Adibidez, astialdi taldean, kirolaz kanpoko ekintzak...
    Eta azkenik heziketa informala arautik kanpo eta planifikatu gabeko ekintza hezitzaileak dira. Adibidez, familian, inguruan, lagunak...