BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2009-11-16

Uda igarota berriz dator negua!!!


Udako kolore biziak joan dira dagoeneko, baina horren ordez,

kolore ikunekin batera kolore txuria azaldu zaigu dagoeneko

hainbat mendietan berriz ere guk nahi doguna praktikan jartzeko

SNOWa...... edo skya....

2009-06-01

ZUENTZAT

Norbaiti zerbait kontatzeko
beharra duzunean,
Hotziturik zaudenean edo
goibel zarenean
Eta noizbait izan ez gero
laguntza beharrean
Ni beti izango nauzu
aldamenean

2009-04-25

Badator Uda!

Apirilean gauz baina ordurako gure nagusixek hainbat eta hainbat ordu sartu izan dittu, oingo 2009ko uda hauxe berrixe martxan jartzeko.



Bixar geu bestiok be martxan jartzen gara probak antolatzen eta hemetik eta ekainera asteburu guztietan... eta gero egunero irailerarte, hau bai ederra!!!



Baina ederrena benetan zera da; aurreko udetan egindako lagunak berriz ikustea, ukitzea, entzutea urte guztiko eginak eta jakitea oraingo udan berriz elkar lagunduko garela.



Ikaragarrixa da, hile hauetan ein behar dogun esfortxue baina merezi izaten dau. Uda aurrera doiala oso argi ikusten delako nortzuk egiten dogun aurrera, nola, eta nola bukatzen dogun.



Azkenik Iraileko egunak onenak dira, uda guztiko oroitzapenak bereganatzen ditugulako, onak eta txarrak eta azken hauetatik ikasi hurrengo urterako, baina baita pixkat tristea da uda amaitzear dagoalako eta buelta behar garelako geure egunerokora.



HeLdUdAa!!!!!!

2009-01-19

Snow

IkArAgArRiXe!!

2009-01-12

Itsasoa


Itsasoak zakar jotzen du,

baina,

gero eta zatarrago jo

gero eta politagoa!!!

Laidatik Mundaka

2008-12-14

BEGIRA TURRUSTARA...

Begira turrustara

Haitzak kendu ez gero ere, bere bidetik jarraitzen duena.

Urak oztopoak izanik ere, aurrera jarraitzen du.

Ura geldiarazi ahal duen haitzik ez dago.
Urak aurrera jarraitzeko jakintasuna eta indarra baitu eta leuntasunaren indarra.

Ura bezain leunik
ez dago ezer,
ezta gogorra eta zuzen jarraitzen eta geldirik doiena, gizakiaren jakintasunarekin bat.

Honela da gure bizitza ere:
Oztopoak existitzen dira eta eragiten gaitu...
bakoitzean zuzenago joateko.

Beraz, nekeak zure atea jotzean, ez urduritu eta izan zaitez zure minaren jakile.
Eta sentitu zaitez pribilegiatua; zeren guduaren ostean...

Edozein arazoren aurrean, burutsu jokatuko duzu, gogor arnastuz.

Zure maitasuna gutxien merezi duena ere, igul, gehien behar duena baita.

Eta barkatu ezazu behar den beste aldiz, aska ezazu zure bihotza erresuminetik eta ireki zaitez beste ukimen batzuetara....

Malgua izan zaitez lorak eta tximeletak diren moduan haize gogorren aurrean... eta jaso ezazu usaimen guztiak.
Luzatu zure eskua eta eskaini zeure aditzea edo maitasuna.

Beraz, MAITATU!!! Gutxi ala asko, ez dau ardura.
Garrantzitsuena da, maitatzen jakitea.

“Maitasunak” duen, magia harrigarriaren eraginez; beharrezkoa denean bakarrik, biderkatuko baita.

2008-12-03

Maitasuna........

Nik zu galtzean biok galtzen dugu:
nik zu zinelako gehien maite nuena
eta zuk, ni nintzelako gehien maite zintuena.
Baina biotatik zuk nik baino gehiago galtzen duzu:
zeren nik zu maite zintudan bezala beste batzuk maite ahal izango baititut
baina zu ez zaituzzte maiteko nik maite zintudan bezala.
Ernestoren itzulpena

2008-11-24

Geu, Geuriek!


Ia ia, urte betera ostebe elkartu gara geu, geuriek eitteko. Ze ondo pasa genduan poteotxuen, bazkarixen.... ta karrerako zenbat momentu gogoratu genduzan........”jarroie”, “alkondarie”, “bidaie”... puf! denak momentu ederrak, eh!!!!

Baina beno, bizitza aurrera doie ta bakoitzak bere bidie jarraitzen dau, modu batera edo bestera, hobeto ala txarrau.... Baina onena zera da; danori gustatzen iakule elkarrekin egon ta jarraituko dogule geuriek eitten.

Neskak hurrengoa .....

2008-11-21

Juan



Abuztuko eguen batean, Urdaibaitik ateratzea erabaki nuen, bertoko inguruneak ezagutzeko. Igeri eta igeri egin ostean nire kapsula urdinean lagun batzuekin egin nuen topo:

- Arrastion Juan, zer egiten duzu emetik?
- Eguneroko errutinatik ateratzea erabaki dut baina lasten etxera noa.
- Ongi ba, bitartean etor zaitez gurekin afaltzera.

"Afaltzen zeundela Juan denbora guztian zebiltzan etxera bueltatzeko ordua zela, baina lagunak ez zioten uzten.......gehienetan gertatzen den moduan”.
Beraz gaua aurrera joan ahala bai neu eta baia nire lagunak trago nahikotxoak hartuta geundela berton lo egitea erabaki genuen.

Lotan nengoela amets gaiztoa izan nuen urdurik bainengoen eta.... "gau guztia eman zuen hitz egiten eta lagunak izertzen".
Hurrengo egunean, izarri nintzen eta zenbait mometu burutu ostean, orduantxe bai zela etxera joateko ordua; beno hobe esanda lanera joateko ordua.........