BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2010-01-25

Asteburu ederra!

Barixakun berton "Kalugan" bota gendun parrandi; boloetara jokatzen hasi, gero afaltzen,

ostin pub-etan ta azkenin goizeko 7etan hotel batin taxie eskatzeko... tela!!!

batzuk hurrengo egunin lanera be ezien jun...


baina beno Moskure bai!!!

Hori da!!!


Moskuko biaji; Kalugako tren geltokixan hasi zen...


batzuk halako argixakin jajaja...


beste batzuk maleti faltan,edo maletin ordez gittarrieta vodka botilie.... ta...

trenin monta, gittarri jotzek hasi ta abesten hasi orduko,

ez zen denbora asko pasa treneko tipie azaltzen ta

bagoitzik aldatu oskuen...

jajajaja..............

jaja...






Moskure heldu, trago batzuk ta aterpetxera gauzak isten

ta Moskuko gabi esagutzen urten ginen.


(EDERRA benetan baina kontu handiz ibili biher da...)


Hurrengo egunin Moskuko Kremlin, plasa gorrixa, katedrala,

alde peatonala... ikusi, bazkaldu erosketak ein ta...


trenera Kalugara bueltateko.


Oingoan ez dozkue bagoitzik aldatu, ez dabie beste aukerarik euki eta

topera trena... bakarrik falta ziren oilo kaiolak...

baina esperientzi ezin hobi,



Animaten bada nonor Rusiara etortzen abixa!!!


















2010-01-24

Moskuko biaji!!!

Moskura jun gara asteburu pasa ta zelako giro ederra....
ointxe dala pare bet ordu heldu gara, afaldu ta etxera...pixkat apurtuta!!
baina ederto baten pase dogu ikaragarrixe da
bixar kontako dotzuek gehixau
ta argazkiak igo.

2010-01-22

Urtarrilak 22 barixaku...


Bi aste berton -Kalugan- pasa ostin makaltzen hasi naz ta ea ez banazen oin gaixotzen!!

Ganiera gaur barixaku da ta asteburue aurretik; Moskuko biajiagaz...

...eutsi biko....

ta gogor gainera ze Moskun tenperaturak oninoko baxuauek dire!


Beraz gaur barixaku ta bixar banoielez

astelehenin aste buru osoko berri guztixek.





2010-01-21

Eguena....

Eguena ta asteburue aurretik!! uiuiui...


Zelako peligru dakagun, aunk oingo asteburuen Moskura igoko gara pare bat egun pasaten, beraz formal ta martitzenin botako dogu ederra!!!




Gaur tenperaturik gora ein dau pixkat
-18 gradu!!








2010-01-20

Geltokixa

Kalera urten Geltokira juteko ta -21 gradu zero azpitik jaja... zer da hau niretzat?

..... ezer .....

Baia.... susur zuloko ulik konjelati, ez dakizue...

hasieran igartzen dozuz halako hainbat sentzazio baina

azkenin.... ezer, ta ez atara eskuk poltzikotik (guante ta guzti)

porke konjelati gitxi da.


2010-01-19

Tenperatu behera doia...

Goizetik kalera urten ta begixak negar bixixan eitten dauen hotsagatik, azken egunetan igarri izan da zela tenperaturi behera ein dauan, gaur gabaz - 27 gradu zero azpitik egon gara eta oin egunin zehar - 19 gratutara, ze ona kutisantzat!!!



"Guztiz gaztetuta jun biot etxera"




2010-01-18

Astelehenaaaaa.......

Lau egun jarraixan parrandan ibili ostin ta lo gutxi einde, heldu da deskantzateko egune; lo nahiko ein ta Kalugako lakurantz jun naz ta bertan ondun dauen museoa ikustera, lakue politxe dana edurrez beteta ta jenti sky de fonfo eitten ta nik eindako kaminati be benetan ederra, azkenin 3 ordu t´erdin ibili ostin edurtzatik ta takoiekin.... tela!
















Kontziertue



Asti ondo amaitzeko Skay-ko kontziertu bet ikustera jun gara


Domino pub-era, ta betiko modun bata edo besti goizaldeko orduek
izen di etxera jun garenin, ze eingot nik hauekin???


Hori bai talde ezin hobei eitten dabe danak aldarrekin!!


ta giru ezin hobi!!






zapatu gabaz -19 gradutara!!

Ederra ospakizuna, Athletic-eko partiduen ostin, ta hotsik ez!!!
jaja
.....
Hori bai elurra ikaragarrixa, ahuts txiki guztixek kristal itxuraz ta
halako isladi ederra eindez, Guapu benetan!!!