BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2010-01-12

Lehen erosketak eta lehen vozka txupitoa

Ondo deskantza ostin....
Nire lehen pasiue emon dot bakarrik edurrez betetako kale hots hauetan ta bide batez erosketa batzuk ein dodaz etxerako, nahiko ondo aunke etxera etorri ta arrastin kafi prestetan jun naxenin konturatu nahi esnien ordez "yogurt likidoa" erosi dodala baina beno ze eingo degu, bestela primeran!!!
Produktu gehienek etiketetan marrazkiek daukiez baina...
"behixek askotan azaltzen diz"
Portziento oingo ostegunin lehengo parrandie, ostiralin bigarrena, zapatun... eta holan domekararte ..... ta...
bestela me retiro astien ziher, ezinezkue da!
Gaur be afal ostin ohikue danez vozka txupitoak
hala- hala!!!

Bidaia

Egun oso luzie.........
Goixeko 4retan jaiki ta 5etan taxie aeroporture juteko, bertan lehen hegazkine hartu ta Brudelaserantz, bertan aeroportu guzti zeharkatu alde batetik bestera eta hainbet kontrol pasa ostin hurrengo hegazkine, hauxe Rusiara!!!! hori da.
Ja! baina orduntxe polizixak para ta... ordu bete bertan...... baina beno azkenin urten ginen, beranduau baina OSORIK!!
Moskuko aeroportutik irten taxiak hartzeko ta Kalugara juteko ta -17 gradu zero azpinik baina sentzazioa ONA.
Ea bixar....

2010-01-10

Gernikatik Kalugara (Rusia)

Azkenin heldu da eguna eta ordu gutxi barru.... banoa Rusiaratzan!!!!
Aspaldidanik juteko nebi ikustera baina ezinezkua izan da, baina heldu da eguna ta banoia Kalugara 3 aste pasatzen ta ostin etxera bueltauz! hori espero....
........ gutxi barru bidaia martxan.........

2009-11-16

Uda igarota berriz dator negua!!!


Udako kolore biziak joan dira dagoeneko, baina horren ordez,

kolore ikunekin batera kolore txuria azaldu zaigu dagoeneko

hainbat mendietan berriz ere guk nahi doguna praktikan jartzeko

SNOWa...... edo skya....

2009-06-01

ZUENTZAT

Norbaiti zerbait kontatzeko
beharra duzunean,
Hotziturik zaudenean edo
goibel zarenean
Eta noizbait izan ez gero
laguntza beharrean
Ni beti izango nauzu
aldamenean

2009-04-25

Badator Uda!

Apirilean gauz baina ordurako gure nagusixek hainbat eta hainbat ordu sartu izan dittu, oingo 2009ko uda hauxe berrixe martxan jartzeko.



Bixar geu bestiok be martxan jartzen gara probak antolatzen eta hemetik eta ekainera asteburu guztietan... eta gero egunero irailerarte, hau bai ederra!!!



Baina ederrena benetan zera da; aurreko udetan egindako lagunak berriz ikustea, ukitzea, entzutea urte guztiko eginak eta jakitea oraingo udan berriz elkar lagunduko garela.



Ikaragarrixa da, hile hauetan ein behar dogun esfortxue baina merezi izaten dau. Uda aurrera doiala oso argi ikusten delako nortzuk egiten dogun aurrera, nola, eta nola bukatzen dogun.



Azkenik Iraileko egunak onenak dira, uda guztiko oroitzapenak bereganatzen ditugulako, onak eta txarrak eta azken hauetatik ikasi hurrengo urterako, baina baita pixkat tristea da uda amaitzear dagoalako eta buelta behar garelako geure egunerokora.



HeLdUdAa!!!!!!

2009-01-19

Snow

IkArAgArRiXe!!

2009-01-12

Itsasoa


Itsasoak zakar jotzen du,

baina,

gero eta zatarrago jo

gero eta politagoa!!!

Laidatik Mundaka

2008-12-14

BEGIRA TURRUSTARA...

Begira turrustara

Haitzak kendu ez gero ere, bere bidetik jarraitzen duena.

Urak oztopoak izanik ere, aurrera jarraitzen du.

Ura geldiarazi ahal duen haitzik ez dago.
Urak aurrera jarraitzeko jakintasuna eta indarra baitu eta leuntasunaren indarra.

Ura bezain leunik
ez dago ezer,
ezta gogorra eta zuzen jarraitzen eta geldirik doiena, gizakiaren jakintasunarekin bat.

Honela da gure bizitza ere:
Oztopoak existitzen dira eta eragiten gaitu...
bakoitzean zuzenago joateko.

Beraz, nekeak zure atea jotzean, ez urduritu eta izan zaitez zure minaren jakile.
Eta sentitu zaitez pribilegiatua; zeren guduaren ostean...

Edozein arazoren aurrean, burutsu jokatuko duzu, gogor arnastuz.

Zure maitasuna gutxien merezi duena ere, igul, gehien behar duena baita.

Eta barkatu ezazu behar den beste aldiz, aska ezazu zure bihotza erresuminetik eta ireki zaitez beste ukimen batzuetara....

Malgua izan zaitez lorak eta tximeletak diren moduan haize gogorren aurrean... eta jaso ezazu usaimen guztiak.
Luzatu zure eskua eta eskaini zeure aditzea edo maitasuna.

Beraz, MAITATU!!! Gutxi ala asko, ez dau ardura.
Garrantzitsuena da, maitatzen jakitea.

“Maitasunak” duen, magia harrigarriaren eraginez; beharrezkoa denean bakarrik, biderkatuko baita.