BATEK DAKI ITSASOAK EGIXE DINOEN

2008-12-03

Maitasuna........

Nik zu galtzean biok galtzen dugu:
nik zu zinelako gehien maite nuena
eta zuk, ni nintzelako gehien maite zintuena.
Baina biotatik zuk nik baino gehiago galtzen duzu:
zeren nik zu maite zintudan bezala beste batzuk maite ahal izango baititut
baina zu ez zaituzzte maiteko nik maite zintudan bezala.
Ernestoren itzulpena

2008-11-24

Geu, Geuriek!


Ia ia, urte betera ostebe elkartu gara geu, geuriek eitteko. Ze ondo pasa genduan poteotxuen, bazkarixen.... ta karrerako zenbat momentu gogoratu genduzan........”jarroie”, “alkondarie”, “bidaie”... puf! denak momentu ederrak, eh!!!!

Baina beno, bizitza aurrera doie ta bakoitzak bere bidie jarraitzen dau, modu batera edo bestera, hobeto ala txarrau.... Baina onena zera da; danori gustatzen iakule elkarrekin egon ta jarraituko dogule geuriek eitten.

Neskak hurrengoa .....

2008-11-21

Juan



Abuztuko eguen batean, Urdaibaitik ateratzea erabaki nuen, bertoko inguruneak ezagutzeko. Igeri eta igeri egin ostean nire kapsula urdinean lagun batzuekin egin nuen topo:

- Arrastion Juan, zer egiten duzu emetik?
- Eguneroko errutinatik ateratzea erabaki dut baina lasten etxera noa.
- Ongi ba, bitartean etor zaitez gurekin afaltzera.

"Afaltzen zeundela Juan denbora guztian zebiltzan etxera bueltatzeko ordua zela, baina lagunak ez zioten uzten.......gehienetan gertatzen den moduan”.
Beraz gaua aurrera joan ahala bai neu eta baia nire lagunak trago nahikotxoak hartuta geundela berton lo egitea erabaki genuen.

Lotan nengoela amets gaiztoa izan nuen urdurik bainengoen eta.... "gau guztia eman zuen hitz egiten eta lagunak izertzen".
Hurrengo egunean, izarri nintzen eta zenbait mometu burutu ostean, orduantxe bai zela etxera joateko ordua; beno hobe esanda lanera joateko ordua.........

2008-11-17

BIDEAN....

Denek nahi dute mendi tontorrean bizi,
baina bidean doiazela zoriontasun guztia galtzen dute.

2008-11-16

NAHIAK AHAZTU NAHIAN


Buruko nahiak ahaztu nahian nagoenean, lagunekin bueltatxo bat ematea erabakitzen dut baina lehenengo tragoa hartu eta horrek bigarrenera eramaten nau, beste horrek hirugarrenera ta......
Gaba aurrera jun ahala ahaztu nahiak ezin ahaztuta ibiltzen naz ta oraindik txarrago, hainbat galderei erantzuna ezin bilatuz ta zoratuz!!!!! Ze ein leike!!!!!
Merezi ote dau guzti honek? Ez dakit baina...... ESPERO baietz!!!!

2008-11-03

Noizbait






Bila nazazu izar bako gauetan

gida nazazu zure itsasertzera noizbait


Iritsiko naiz

argiak jarraituz

iritsiko naiz berriz saiatuz

noizbait

itzuliko naiz

aurkituko zaitut

begiak itxiz gertu sentituz


Bila nazazu argiontziaz

gidatu nazazu itsasertzera


2008-10-20

Aitormena



Ez dira betiko garai onenak

azken finean gizaki hutsak gara

barearen ostean dator ekaitza

.............

2008-10-16

NAYI ta ALASKA

ELKAR ULERTZEN GARA


Bai atzo
bai gaur
bai bihar
ta bai etsi
goizetik gabera
elkar entzuten
laguntzen
ulertzen...
honela BAI
Zer eingo neban
zu barik???

ITSASO barrenean

Itsaso zatarra,
arin dakarkigu gauzak baina baita eraman ere.